13 Oct Salida al Serantes 1º de Bachillerato
Pasaden urriaren 1ean, batxilergorko ikasleek Serantes medira egin genuen txangoa. Irteera Gorputz Hekuntzako departamentuak antolatu zuen eta Gaizka eta Jon izan ziren ikasleekin joan ziren irakasleak.
Egun goibela aurkeztu arren orduak pasa ahala hobetuz joan zen. Goizeko 9,30tan ikastetxetik atera ginen eta 10,15 aldera Kabiezeko auzoan geuden “mendi-martxarekin” hasteko prest.
Lehenengo aldapak nahiko gogorrak izan ziren baina altuera hartzen genuen heinean gero eta hobeto sentitzen hasi ginen. 11,45tan tontorrera heldu ginen eta gure ikasleei gehien gustatu zitzaien momentu heldu zen: HAMAIKETAKOA!!!
Tontorreko bistetaz gozatu eta gero, beherako bidea hartu genuen. Aldapan behera eroriko bat baino gehiago egon zen, baina gauza larririk ez.
13.30 etan Kabiezesera heldu ginen txango polit eta nekagarriari amaiera emanez.